Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteak bazkidetza programa abiatu du
Ondarroako Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteak orain arteko udaldietan, Astillerun duten lokaleko materiala (piraguak eta stand up padle taulak) alokairuan jarri badu ere, hemendik aurrera herritarrei bazkide egiteko aukera emango diete. Modu horretara, b...
Bi bazkidetza mota egongo dira aukeran: batetik, urte osoko bazkidetza sistema egongo da, eta, bestetik, udakoa. Materiala uda garaian erabili nahi izango dutenek hiru hilabeteko bazkidetza egiteko aukera izango dute, ekainaren 15etik irailaren 15era arte.
Elkarteko kideek jakitera eman zutenez, bazkidetza programan, gehienez, 30 pertsona onartuko dira. Bazkidetzari buruzko informazio gehiago jasotzeko edota baldintzak ezagutzeko, Eskilantxarri Ur Kirol elkarteko kideekin jarri beharko da harremanetan interesatua: 688 633 608 telefono zenbakira deituta edota eskilantxarriuke@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.