Ziarreta eta Ramirez (EH Bildu) Gernikan izango dira bihar
Unai Ziarreta eta Maiorga Ramirez EH Bilduko kideak Gernika-Lumon izango dira bihar. EH Bilduko alkategai eta hautagaiei babesa eman eta, besteak beste, sozioekonomia arloan Gernika-Lumoko EH Bilduk dituen asmoen berri gertutik ezagutuko dituzte. 11:00ak aldera helduko dira Gernikara, eta Astrara joango dira gero, 11:30ak aldera.