Titulua lortzeko aukera barik geratu da Bizkaia Gernika Rugby taldea
Amaitu da aurtengo denboraldia Bizkaia Gernika Rugby taldearentzat. Domekan Madrildo (Espainia) Complutense Cisnerosen kontra galdu zuen titulua lortzeko final laurdena.Alde handiagaz, 52-19 amaitu zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Basurdeek ondo eut...
Alde handiagaz, 52-19 amaitu zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Basurdeek ondo eutsi zuten partidako lehenengo minutuetan, eta neurketa osoan ez zuten amore eman, baina, edonola ere, madrildarrek hobeto jokatu zuten.
Domeka eguerdian lehiaturiko beste final laurdenean 14-16 irabazi zion Hermi El Salvadorrek Bathco Santanderri.
Hortaz, asteburu honetan Complutense Cisneros eta Santboiana lehiatuko dira finalerdietan nor baino nor gehiago. Beste finalaurrekoa Hermi El Salvador eta Quesos Entrepinares taldeen artekoa izango da.