Oihana Kortazarrek hirugarren amaitu du Zegama-Aizkorri
Zegama-Aizkorri XIV. mendi maratoi ezaguna hirugarren amaitu da Oihana Kortazar mutrikuarrak. 42,195 kilometroko luzera eta 5.472 metroko desnibel metatua duen lasterketa burutzeko 4 ordu, 44 minutu eta 57 segundo behar izan zituen.Hasierako metroetati...
Hasierako metroetatik azkeneraino, lehia estua egon zen, eta Kortazarrek nabarmendu duenez, parte hartzaileen artean maila altua egon zen. Mutrikuarraren iritziz, aurten hirugarren postua lortzea «luxua» izan da. «Gero eta maila hobeagoko jendea dago, eta pozik nago lortutako emaitzarekin. Aurretik joan zirenek erritmo oso bizia ipini zuten, eta hura eusten aritu ginen lasterketa osoan». Erritmo bizia dela eta, gainera, marka hobetzea lortu zuen Kortazarrek.
Hirugarren amaitu baldin bazuen ere, lehen postuan hasi zuen lasterketa. Aizkorri arteko tartean lehen joan zen, baina 22. kilometroan erorikoa izan zuen, eta atzetik zituen biek aurrea hartu zioten. «Erori eta min hartu nuen, eta aurretik nuen erritmoa eta lehen postua galdu egin nituen. Lehen postuan sartzea zail ikusten banuen ere, nire helburua hirugarren postuan sartzea bihurtu zen, eta lasterketa amaitu arte horri eutsi nion».