Orekan, bertoko enpresen eta lanpostuen alde egingo du Unanuek
EAJren eredua beraien kultura politikoa dela dio Pello Urizarrek, eta eredu hori kaltegarria dela
Argi dugu aldundiarentzat gu ez garela lehentasuna”Baina alternatiba badagoela esan zuen Unanuek. “Orekan, errotutako enpresak bultzatu bahi ditugu, eta bertan laanpostuak sortu”. Aldaketa beharrezkoa dela esanez amaitu zuen berbaldia: “PP eta PSOErekin agindu izan dutenak bota behar ditugu”.
Eredu kaltegarria
Estatu propioaren aldarrikapenagaz hasi zuen Pello Urizar legebiltzarkideak bere diskurtsoa, Gernikan. Era berean, pertsonen aldekoa ere egin zuen. Horren harira esan zuen zaila egiten zaiola EAJk hauteskunde garaian atera duen aurpegi soziala sinistea. “Pertsonengan sinisten dutela diote, baina ikusi besterik ez dago EAJk zer egin edo zer egin ez duten Madrildik murrizketak eta zapalkuntzak etorri direnean”. EH bildu neurri horiei aurre egiten saiatu arren, laguntzarik ez dutela izan salatu zuen Urizarrek. “Borondate kontua da, eta EAJk ez du borondaterik”.ikusi besterik ez dago EAJk zer egin edo zer egin ez duten Madrildik murrizketak eta zapalkuntzak etorri direnean”Eta EAJren kudeaketa eredua ere kritikatu zuen legebiltzarkideak: “Hiriko, Bidegi, Supersur… Ez dira kasu isolatuak, kultura politikoa da, gezurretan dabiltza egunero”. beraien kudeaketa xahuketan oinarritzen dela esan zuen Urizarrek, eta eredu hori kaltegarria dela.
“Busturialden lan, bizi eta erosi”
Busturialdeko herrietako alkategaiak ere jendartean aurkeztu zituzten barikuko ekitaldian. Eta eskualdeko 20 herrietan dibertsitatean eta desberdinen arteko batuketan oinarritutako zerrendak osotu dituztela esan zuen Gernika-Lumoko alkategai Begoña Landak. Eta hautagai denak batzen dituzten ametsen ade egingo dutela. “Lehenenik eta behin, Busturialdean lan egitea, bizitzea eta erostea”. Eta hori lortzeko proiektua badutela esan zuen: benetako industriagunea. Ametsen artean, gizarte justuago bat ere badute hautagaiek: “Sistema publikoa eta doakoa. Inoiz baino indar gehiago jarriko ditugu baztertuta edo pobrezian dauden herritarrei babesa emateko. Kultur eta jatorrien gainetik babestuko ditugu eskubide eta aukera berdinak pertsona denetzako”. Eta zerbitzu publikoaren defentsan, ur partzuergoaren kudeaketa publikoaren alde egin zuen; hala nola, Gernika-Lumok benetako ospitale bat izatearen alde: “Ospitale duin bat behar dugu Busturialdean, ez ospitalde moduan saldutako anbulatoriorik”.Desberdinen arteko batuketan oinarritutako zerrendak osotu ditugu”Herritarrak bidegurutzean daudela diote EH Bilduren hautagaiek. Landaren iritziz, “eskumara badakigu zer dagoen, autoritarismoa eta pribatizazioa”. Ezkerrera, berriz, publikotasun parte hartzailea eta elkarlana daudela esan zuen.