Argazkilaria: Gernika futbol faldea
Asteburu honetan Menorcan (Herrialde Katalanak) jokatuko dute Bigarren B mailara igotzeko
play off-etako
bueltako partida, eta bueltakoa, berriz, etxean jokatuko dute.
Hain zuzen ere, asteburuan jokatu dute Hirugarren mailan 2014-2015 denboraldiko azken jardunaldia.
Gernikak 3-0 irabazi zion Balmasedari Urbietan zapatu arratsaldean. Lehenengo gola Vilak egin zuen bigarren zatia hasi eta gutxira. Beste biak Zarandonak sartu zituen, bata 85. minutuan eta bestea, 90.minutuan.
75 puntugaz sailkapeneko bigarren postuan amaitu du denboraldia Gernika futbol taldeak, eta Portugaletek lehenengo postuari eutsi dio. Halaber, bi talde horiekin batera, Getxoko Arenas eta Durango sailkatu dira Bigarren B mailara igotzeko
play off-ak jokatzeko.
Gernikak bigarren itzulian ez du partidarik galdu; hamar partida irabazi ditu, eta bederatzi berdinketa lortu ditu.
Bermeotarrak hamalaugarren
Bestalde, Bermeok 1-6 galdu zuen Gasteizko Aurreraren kontra zapatuan Itxas Gane futbol zelaian. Etxean garaipenagaz agurtu gura zuten bermeotarrek denboraldia, baina, ezinezkoa izan zen.
Hala, 45 puntugaz hamalaugarren amaitu dute denboraldia bermeotarrek.