Museoen Eguna ospatuko dute Busturialdean
Museoen Nazioarteko Eguna da maiatzaren 18an, eta horregaz bat egiteko, hainbat ekintza antolatu dituzte Busturialdeko museoetan. Hala, egunotan, egongo da zer egin, esaterako, Bermeoko Arrantzaleen Museoan eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoan eta Euskal Herria Museoan.
Besteak beste, doako bisitak eta familientzako tailerrak egongo dira aukeran Bermeon eta Gernika-Lumon.
Egitaraua, herriz herri
Busturialdea
Bermeo. Etzi, 10:30etik 14:30era, bisita doan Bermeoko Arrantzaleen Museora. Egun horretako bisitariek oparitxo bana jasoko dute.
Gernika-Lumo.
– Bakearen Museoan: Doako bisita gidatuak egingo dituzte bihar, eta familientzako tailer berezia egongo da etzi.
– Euskal Herria Museoan: Bihar, 16:30ean, familientzako tailerra (Taba Jokoa-Otsoa eta bildotsak); 18:00etan, bisita gidatua gazteleraz 1937 Los Gernika de Barcelona erakusketara; 19:00etan, bisita gidatua euskaraz Bartzelonako Gernikak 1937 erakusketara; 20:00etan, Pastores y corderos de Euskal Herria hitzaldia; 21:30ean, bildots errea eta mokauen dastaketa.