Lejarraga buru dela boxeo jaialdia egingo dute gaur Jai Alai pilotalekuan
Boxeo profesionaleko hiru borrokaldi eta olimpikoko bost egingo dituzte, 20:30ean hasita. Morgarra Jacheanuren kontra ariko daJai Alai pilotalekua ezohiko eszenatoki izango da gaur iluntzeean. Boxeo profesionaleko hiru borrokaldi, eta olinpikoko bost b...
Boxeo profesionaleko hiru borrokaldi eta olimpikoko bost egingo dituzte, 20:30ean hasita. Morgarra Jacheanuren kontra ariko da
Jai Alai pilotalekua ezohiko eszenatoki izango da gaur iluntzeean. Boxeo profesionaleko hiru borrokaldi, eta olinpikoko bost borrokaldi lehiatuko dituzte.Hain zuzen ere, Kerman Lejarraga morgarrak aspalditik zuen ametsa beteko du: etxetik hurbil borrokatzea. Marius Jacheanu errumaniarraren kontra ariko da nor baino nor gehiago.
Morgako errebolberra bezala da ezaguna boxeo munduan, eta duela bi urte debutatu zuen profesionaletan. Bere ibilbide profesional laburrean, zortzi borrokalditik zortzirak irabazi ditu, horietatik sei K.O-z.
Lesioa gaindituta
Iazko irailean Santanderren (Espainia) borroka batean eskuineko eskuko metakarpianoak apurtu, eta operatu egin zuten. Ordutik ez da borrokatu, baina, entrenatzen jarraitu du.
Bestalde, boxeo olinpikoaren atalean Wesley de Jesus bermeotarra ariko da, Asier Martin bilbotarraren kontra.
Halaber, beste bi bizkaitar ere Jai Alai pilotalekuan egongo dira: Diego Valtierra eta Ibon Larrinaga. Gaur egungo Euskadiko txapelduna den Henry Siles ere ring gainean ariko da erakustaldia ematen.