«Lanbide Heziketa lan mundurako zubia da»
Lea Artibai Ikastetxeko ikaslea da Nagore Sustaeta Alberdi (Mutriku 1993), eta Lanbide Heziketako Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako zikloa egin du Dual modalitatean; alegia, ikasten eta lanean batera aritu da.Zeintzuk dira zuretzat Lanbide Hezik...
Zeintzuk dira zuretzat Lanbide Heziketa ikastearen onurak?
Hasieratik argi neukan ziklo bat egin nahi nuela, lan munduan sartzeko aukera gehiago ematen dituela uste baitut. Nahikoa praktikoa da, eta lanera bideratutako ikasgaiak ikasten dira. Bi urtetan, alde teorikoa eta alde praktikoa lantzen dira; beraz, ez da astuna egiten.
Dual modalitatean ikasten zaude; azaldu zure esperientzia.
Esperientzia oso ona izaten ari da, bai lan arloan zein pertsonalean. Lanean ari naizen denbora honetan, asko ikasten ari naiz, eta horrek etorkizunean ate asko zabaldu ahal dizkidala uste dut. Azken finean, Lanbide Heziketa lan mundurako zubia da. Gainera, urte bateko kontratua edukita, gaitasun eta ezagutza gehiago lortzen dira eskolan ikasitakoa praktikan jartzeko, enpresa munduak nola funtzionatzen duen ikusteko denbora gehiago baitago. Beste alde batetik, ardura eta autonomia gehiago izaten ere ikasten da. Nire iritziz, lan munduan sartu nahi duenarentzat Dual modalitatean aritzea da aukerarik onena.
Non zaude lanean eta zertan?
Cikautxo S.Coop-en nabil lanean giza-baliabideen sailean. Horrez gain, harreran ere egon naiz denboraldi batez.
Nori gomendatuko zenioke aukera hau?
Lana egitea zer den eta enpresek nola funtzionatzen duten jakin nahi dutenei gomendatuko nieke. Baina, orokorrean, ikasle guztiak animatzen ditut aukera hau probatzera, benetan oso esperientzia aberasgarria delako.