Hirugarren mailan azken jardunaldia lehiatuko dute asteburu honetan
Gernika eta Bermeo futbol taldeek Hirugarren mailako azken jardunaldia lehiatuko dute asteburu honetan.Zapatuan, 17:30etatik aurrera, Bermeok Gasteizko Aurreraren kontra jokatuko du Itxas Gane futbol zelaian.Halaber, Gernika eta Balmasedaren arteko neu...
Zapatuan, 17:30etatik aurrera, Bermeok Gasteizko Aurreraren kontra jokatuko du Itxas Gane futbol zelaian.
Halaber, Gernika eta Balmasedaren arteko neurketa 18:00etan hasiko da Urbietan.
Bertoko taldeek etxean garaipenagaz amaitu gura dute aurtengo denboraldia.
Gernikarrak sailkapenean bigarren daude, 72 puntugaz. Hala, play off-ak jokatzeko matematikoki sailkatuta dago.
75 puntugaz Portugalete da Hirugarren mailako liderra. Getxoko Arenas taldea da hirugarrena, eta 70 puntu ditu. Durango da sailkapeneko laugarrena 64 puntugaz.
Hain zuzen ere, laugarren postu hori izango da jokoan asteburuan. Beasain dago bosgarren, baina, Durangok beste puntu ditu. Hala, Zalla seigarren sailkatuak 63 puntu dituenez play off-etan sartzeko aukera du.
Durangarrek liderraren aurka lehiatuko dute azken jardunaldia. Portugalete aurkari sendoa da, eta irabazteko gogotik lan egin beharko du Durangok.
Bestalde, Bermeok 45 puntu dauzka, eta hamalaugarrena da sailkapenean. Haren aurretik, Gasteizko Aurrera eta Santutxu daude, 46 puntugaz. Beraz, horien aurretik geratzeko aukera dute bermeotarrek.