Bizkaiko Trainerilen Ligako 7. estropadak lehiatuko dira Ondarroan
Bizkaiko Trainerilen Ligako 7. estropadak lehiatuko dira Ondarroan, bihar. Bi jardunaldi egingo dituzte jarraian arraunlariek Ondarroako urtean. Zapatu honetan eta hurrengoan.Oraingo honetan, 28 trainerilak hartuko dute parte. Tartean egongo dira Lea-A...
Oraingo honetan, 28 trainerilak hartuko dute parte. Tartean egongo dira Lea-Artibai eta Busturialdeko arraun taldeak ere: Lekeitioko Isuntza arraun elkarteko lau trainerila, Ondarroako hiru, Bermeoko bi eta Elantxobeko bakarra. 16:00etan hasiko dira estropadak, eta guztira sei tandatan aterako dira trainerilak uretara.
Joan den astean, Lekeition egon ziren trainerilak, eta Kaiku A izan zen lehena 14:38,01 denbora eginez. 14 segundoko aldeagaz, Bermeo A izan zen bigarrena, eta 22 segundora ailegatu zen Kaiku C. 6. postua lortu zuten Isuntza A trainerilak.
Gipuzkoarrak, domekan
Domekan izango da, bestalde, Gipuzkoako Trainerilen erlojuoekoa. Hondarribian izango dute proba Gipuzkoako arraunlariek, eta tartean egongo dira Mutrikukoak ere. 11:00etan hasiko dute norgehiagoka.