Berriatuko San Gregorio txapelketako finalak bihar jokatuko dira
Kirol ekimenez betetako asteburua ekarriko dute Berriatuko San Gregorio jaiek. Gaur eta bihar, esaterako, zesta-puntako bi txapelketa jokatuko dira Mendibarren frontoian: Berriatuko zestalari ohien kinielak eta San Gregorio txapelketa.Gaur 20:00etan ha...
Gaur 20:00etan hasiko dira zestalari ohien kinielak. Partida guztiak 25 tantora jokatuko dira, eta guztira, lau bikote izango dira parte hartuko dutenak: Ismael eta Bilka, Jauregi eta Zeleta, Mugartegi eta Igor, eta azkenik, Beñat eta Ander Bilbao.
Lau mailatan
Bihar 18:00etan hasita, ostera, 27. San Gregorio txapelketako finalak jokatuko dira. Denak ere 30 tantora izango direla aurreratu dute antolatzaileek.
Lau mailatan banatuta jokatuko dira Felix Aldazabal VII. memorialeko finalak: txikiak, kadeteak, 22 urtez azpikoak eta nagusiak. Txikien mailan, Olabarriak eta Danelek, Lekuberen eta Gorkaren aurka jokatuko dute buruz burukoa. Kadeteetan, Ibarluzea IIak eta Manzisidorrek, Maza eta Segurola izango dituzte aurkari. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Ibaik eta Mandiolak, Gaizka eta Ibarluzea Iaren aurka jokatuko dute. Azkenik, nagusien mailan Antxonek eta Susok, Arberen eta Zabalaren aurka jokatuko dute.