Gosearen kontrako lasterketa
Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Europa mailan antolatzen duen ekimenarekin bat egin du ikastetetxeak, eta eskola barruan korrika egin ostean, Landa berdetik San Fidelerainoko bidea egin dute, lasterka.
Gosearen aurkako ekintzak urtero antolatzen du gosearen aurkako lasterketa, mundu zabalean. Iaz 1.200 ikastetxek baino gehiagok parte hartu zuten, 300.000tik gora gazte solidario eta 3.700.000 euro baino gehiago batu zituzten.