Etzi etxean lehiatuko dituzte Hirugarren mailan azken jardunaldiko partidak. Biak ala biak etxean garaipen bategaz amaitu gura dute aurtengo denboraldia.
Bermeo eta Gasteizko Aurreraren arteko norgehiagoka 17:30ean hasiko da Itxas Gane futbol zelaian. Bestalde, Gernikak Balmasedaren kontra jokatuko du Urbietan, 18:00etatik aurrera.
Aurreko asteburuan, hutseko berdinketarekin amaitu zen Pasaia eta Bermeoren arteko neurketa. Gernikarrek, berriz, 0-2 irabazi zuten Zamudion, Entziondoren eta Zarandonaren golei esker.
Bermeo sailkapenean hamalaugarren dago, 45 puntugaz. Haren aurretik, Santutxu da hamahirugarrena, eta Gasteizko Aurrera hamabigarrena. Horiek 46 puntu dituzte, beraz, galduz gero, bermeotarrek horien aurretik geratzeko aukera dute.
Halaber, sailkapeneko gorengo postuak oraindik ez daude guztiz erabakita. Gernika 72 puntugaz bigarrena da, eta play off-etarako matematikoki sailkatuta dago. Portugalete da liderra, 75 puntugaz.
70 puntugaz Getxoko Arenas taldea da hirugarrena, eta Durango da laugarrena 64 puntugaz. Hain zuzen ere, Beasain bosgarrenak Durangok bezain beste puntu ditu, eta Zalla seigarren sailkatuak 63 puntu dituenez play off-ak jokatzeko aukera du.