Merkatu plazan egiten dute bazkaria
Urtean-urtean hutsik egiten ez duten hitzordua iritsi zaie Gernika-Lumoko erretiratuei: urteroko bazkaria. Egun ederra pasatzeko aukera izaten dute horrelakoetan, eta, bihar ere, horretarako aukera, behintzat, izango dute. 14:30ean jarri dute hitzordua merkatu plazan, eta, oraindik bazkarirako txartelik erosi ez duenak hiru euroren truke eros dezake udaletxean bertan, hirugarren adinekoen Pasilekuko guneetan, Sociedad Gernikesa elkartean, edota Omago Txiki, Kepa, Auzokoa, Bake Eder eta Santanape tabernetan. Gernika-Lumoko Udalak adierazi duenez, maiatzeko ekitaldirik «garrantzitsuenetakoa» da erretiratuen urteroko bazkaria, gaur egun