Domekan, Complutense Cisneros taldearen kontra jokatu du Madrilen (Espainia). 14:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka.
Orain dela bi aste amaitu zuten denboraldia Ohorezko mailan, eta sailkapeneko lehenengo seirek dute titulua lortzeko aukera. Final-laurdenak sailkapeneko hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak lehiatuko dituzte. Hain zuzen ere, talde gernikarrak seigarren amaitu zuen denboraldia, 44 puntugaz.
Asteburu honetako beste final-laurdena Bathco Santander eta Hermi El Salvadorren artekoa izango da. Horiek ere domekan jokatuko dute, 12:30etatik aurrera.
Hala, final-laurdenetako irabazleak pasatuko dira finalaurrekoetara. Quesos Entrepinares eta Santboiana izango dituzte aurkari finalerdietan.