Bermeoko Sancti Spiritus udal egoitzako egoiliar Pilar Telleriak 100 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin zioten barikuan. Hainbat oroigarri eta lore sorta jaso zituen Telleriak bere 100. urtebetetzean. Erroxape abesbatza ...

Bermeoko Sancti Spiritus udal egoitzako egoiliar Pilar Telleriak 100 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko omenaldi txiki bat egin zioten barikuan. Hainbat oroigarri eta lore sorta jaso zituen Telleriak bere 100. urtebetetzean. Erroxape abesbatza ere bertaratu zen, eta zenbait abesti kantatu zituzten. Telleriagaz batera izan ziren familia, egoiliarrak, udal egoitzako langileak eta zuzendaria, Andoni Rekagorri Bizkaiko Foru Aldundiko administrazio eta planifikazio zuzendaria eta Bermeoko alkate Idurre Bideguren. Denek batera zorionak abestu zioten, eta kandelak amatatu zituen.