Sei baratze sortu ditu udalak herritarren erabilerarako
BUSTURIA // Udalak Presapeko konposta egiteko eremuan sortu ditu sei baratze txikiak; 3x2 metro koadroko esparruak dira, hain zuzen. Baratze horietan lan egin gura dutenek udal bulegoetara joan beharko dute eskaera egiteko, maiatzaren 19a baino lehenago.