Hautagaiei babesa eman diete herritarrek
Domeka eguerdian egin zuen Munitibarko EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien aurkezpen ekitaldia. Arkaitz Goikoetxea da alkategaia, eta domekan hari eta gainontzeko hautagaiei babesa erakutsi zieten munitibartarrek. Hala, talde argazkia atera zu...

Domeka eguerdian egin zuen Munitibarko EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien aurkezpen ekitaldia. Arkaitz Goikoetxea da alkategaia, eta domekan hari eta gainontzeko hautagaiei babesa erakutsi zieten munitibartarrek. Hala, talde argazkia atera zuten plazan. Barikuan, berriz, udalerrian kartelak ipintzen aritu ziren, eta zapatuan Bilboko Areatzako ekitaldi nagusira joan ziren.