Gosearen aurkako martxa
10:00etan hasiko da lasterketa, ikastetxe barruan.
Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Europa maailan antolatzen duen ekimena da, eta horrekin bat egin du San Fidelek. Ikastetxe barruan korrika egin ostean, Txorroburutik Landa Berde jatetxe pareraino joango dira, eta handik buelta ikastetxera.
Gosearen aurkako ekintzak urtero antolatzen du gosearen aurkako lasterketa, mundu zabalean. Iaz 1.200 ikastetxek baino gehiagok parte hartu zuten, 300.000tik gora gazte solidario eta 3.700.000 euro baino gehiago batu zituzten.