100 bat lagun bildu ditu Foruko Udalak antolatutako martxak
Foruko Udalak antolatutako mendi ibilaldian 100 lagun inguru bildu ziren. 10:30ean atera ziren udaletxetik, eta udalerriko auzoetan barrena oinez egin zuten zenbait kilometro eginda. Udalak jakinarazi duenez, «inoizkorik eta jende gehien» bildu zen d...
Giro ederra eduki zuten, eta eguraldi ezinhobea. Ibarra eta Urberuaga auzoetatik, Santa Kurtziara heldu, eta handik Baldatika auzora abiatu ziren parte hartzaileak. Handik Oletara jaitsi ziren, eta Goiko Errota baserriaren paretik, Armotxerri auzora ailegatu ziren. Gero, San Kristobal eta Landaberdetik, Urkieta etorbidera heldu ziren. Zortzi bat kilometroko ibilbidea eginda, Dantzarien plazan amaitu zuten martxa.