Txupinazoa, paellak eta musika izan dira jaietako protagonistak
Goikolau elkarteak bota du aurten sangregorioetako txupina. Paella txapelketak, herri bazkariak eta kontzertuek plaza bete-bete egin duteBerriatuko San Gregorio jaietako egitarauak aurrera jarraitzen du. Joan den asteko barikuan txupina bota ostean, du...
Goikolau elkarteak bota du aurten sangregorioetako txupina. Paella txapelketak, herri bazkariak eta kontzertuek plaza bete-bete egin dute
Berriatuko San Gregorio jaietako egitarauak aurrera jarraitzen du. Joan den asteko barikuan txupina bota ostean, duela aste bat hasitako jai giroari eutsi die herritarrek. Paella txapelketa, herri bazkaria, kontzertuak eta domeka- ko txirrindu lasterketa izan dira herritarrentzako hitzorduak.Udaletxe aurrea herritarrez bete-beteta zegoela, eguraldia lagun, aurtengo San Gregorio jaietako txupinak eztanda egin zuen Berriatuan. Aurten, Goikolau kultur elkarteko Joseba Goienolak eta Saio Lopez Berriatuko Udaleko zinegotziak eman diete hasiera jaiei. EiTBko Herri txiki saioa irudikatu zuten, eta jaietako egitarauari errepasoa egin zioten. Aurretik, baina, musika eta Kaxero Gaupasero izan ziren protagonistak. Tarine udal musika eskolako musikariek eta txarangak lagunduta, Kaxero Gaupasero traktorean jaitsi zen, urtero legez.
Paella txapelketak ere plaza bete egin zuen zapatuan, baita gaueko kontzertuek ere.
Afizionatuen mailako txirrindulari lasterketak, aldiz, bide bazterrak bete zituen domekan, urteroko hitzorduan.