Matxitxakoko gudariak omendu dituzte
Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskultura inguruan bilduta, itsas gudariei loreak eskaini zizkieten bertan bildutakoek. Matxitxakoko Batailan hil ziren euskal marilenak gogoratzeko urtero antolatzen duten ekitaldia izan zen atzo egindakoa. Bes...

Nestor Basterretxearen
Matxitxakoko Guda eskultura inguruan bilduta, itsas gudariei loreak eskaini zizkieten bertan bildutakoek. Matxitxakoko Batailan hil ziren euskal marilenak gogoratzeko urtero antolatzen duten ekitaldia izan zen atzo egindakoa. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako bozeramale eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok parte hartu zuten omenaldian. Izaskun Bilbao europarlamentaria, EAJko senatari Iñaki Anasagasti eta Bermeoko Udaleko kultura zinegotzi Aingeru Astui ere egon ziren Matxitxako Elkarteak antolatzen duen omenaldian.