Lekeitioko musika bizirik dagoela erakutsi du Kontzijope Rock-ek
Urtez urte indar gehiagogaz dator herriko Burrundada musika elkarteak antolatzen duen Kontzijope Rock musika jaialdia. Bederatzigarren urtez, Lekeitioko zein inguruetako taldeek giro ezin hobea jarri zuten zapatu gauean.Nebbian bikote gernikarrak Zulua...
Nebbian bikote gernikarrak Zulua tabernan emandako kontzertu akustikoak zabaldu zuen egitaraua. 23:00ak aldera hasi ziren berriz, kontzertuak, eta Didar, Pornox eta Zero talde lekeitiarrek argi erakutsi zuten Lekeitioko musika agertokia bizirik dagoela, eta oztopoen gainetik, gazteak gogotsu datozela.
Energiaz eta amorruz beteriko kontzertuak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek, metal edo rock estiloetatik gertu, kantu propioak eta zenbait bertsio tartekatuz. Musikaz betetako gauari Lau P4 talde ondarrutarrak eman zion amaiera.