Enpresa proiekturik onenak saritu ditu Mutrikuko Udalak
Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketako irabazleak ezagutara eman dituzte. Aurkeztu ziren zortzi proiektuetatik onenek euren proiektuari bultzada emateko 2.500, 1.500 eta 1.000 euroko sariak jaso zituzten. Marta Amonarriz Mutrikuko Garapen koordinatz...
Sariei dagokienez, aurkeztu diren proiektu guztien artean onena Ana Rosa Landa ekintzailearena izan da: Merkatu Plazan arrandegia. «Bertoko produktuak» salduko dituela nabarmendu zuen proiektu onenaren irabazleak.
Bigarren saria, aldiz, merkataritza eta hezkuntzarekin lotura duen proiektu batentzat izan da: Tipa-Tapa-rentzat.
Irati Solupe, Jone Larrañaga, Anuska Tena eta Hostaizka Arrieta ekintzaileek sustatutako proiektuak hezkuntza zerbitzu integrala eskani nahi du Mutrikun. Besteak beste, hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu eta tailer emateko asmoa dute.
Josu Etxarri hirugarren sarituak aurkeztutako proiektuak inguruetan eskainiko den produktu bereizgarri bat eskaniko du: Koostein egindako ogi ekologikoa. Bere asmoa «Mutrikun ez dagoen» ogi ekologikoa egitea da.