Zaharretik barrira, itxura bera mantenduz
Udaletxeak garrantzia berezia izaten du herrian, eta bere itxura ondo mantentzearen alde egiten dute askok. Gautegiz Arteagak ondo edo txarto, baina bere itxura, behintzat, mantendu egin du. Ingurua asko aldatu da 1918. urteaz geroztik; egun, aurrez au...

Udaletxeak garrantzia berezia izaten du herrian, eta bere itxura ondo mantentzearen alde egiten dute askok. Gautegiz Arteagak ondo edo txarto, baina bere itxura, behintzat, mantendu egin du. Ingurua asko aldatu da 1918. urteaz geroztik; egun, aurrez aurre aparkaleku bat du, eta herriko kultur etxea aldamenean. Hala ere, eraikina bera asko aldatu denik ezin esan. Margoketa lanekin bada ere, funtsean, Gautegiz Arteagako udaletxeak 1918. urteko goiko argazkianegitura bera dauka; bai aterpe, bai leiho bai eta balkoiari dagokionean ere. Berrikuntzek aldaketak badakartzate ere, badira urteen poderioz aldatzen ez diren gauza batzuk ere.