Punta-puntako kirolariak batuko ditu Zubi Zahar ikastolaren kirol asteak
Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean, astelehenean hasiko da martxan Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatu duen XV. Kirol Astea. Maiatzaren 17ra bitartean, hainbat ekimen batzen dituen egitarau oparoa prestatu dute. Ikastolako kideek kirol j...
Martitzenean ikastolan egingo den mahai inguruan eskualdeko punta-puntako kirolariak bilduko dituzte: Nahia Quincoces mendi eskiatzaile mendexarra eta Jon Haitz Badiola surflari ondarrutarra. Mintzagaia kirol alternatiboa izango dute, eta mahai ingurua herritar guztiei zabalik egongo da.
Maiatzaren 15ak Bizikleta Eguna ekarriko du, eta maiatzaren 16ak, ostera, ping pong txapelketa herrikoia. Maiatzaren 17an herri kirolen bueltan egingo duten jai nagusiagaz emango diote amaiera aurtengo kirol asteari.