Programa «irekia» eta «dinamikoa» prestatu du Guzan-ek
Xabi Ortuzar aktore gazteak gidatzen du Bermeoko Guzan herri plataforma. Bermeogaz «inplikatutako» mugimendua dela diote: «Herritar gazteak, ondo prestatuak eta sortzaileak batzen ditu». Azken urteetako eztabaida dinamikak aldatu gura dituztela dio...
Bermeoko Udala «libratzeko» asmoagaz eratu den Guzan plataformaren programak hiru atal nagusi ditu: kultura bizia, ekonomia iraunkorra eta demokrazian sakontzea. «Horiek guztiak udalak politika kooperatiboagaz landu, garatu eta hobetu gura ditugun proposamen zabalak dira, programa zarratu bat izan beharrean».
Guzan herri mugimenduaren oinarriak «ilusioa, bizitasuna eta kritika konstruktiboa» dira .