Ibon Goieaskoetxeak jasan duen jipoia salatuko dute gaur
Busturiko EH Bilduk deituta, Parisko Fleury-Merogis kartzelan dagoen Ibon Goieaskoetxea presoak kartzelan jasan duen jipoia salatuko dute gaur, herritarrek.20:00etan batuko dira, San Kristobal auzoko autobus geltokian, Erasorik ez! Ibon eta beste preso...
20:00etan batuko dira, San Kristobal auzoko autobus geltokian, Erasorik ez! Ibon eta beste presoak etxera lelopean. Hain zuzen, euskal preso politikoen kontrako salbuespen egoeragaz amaitzeko eskatuko dute.
Goieaskoetxeak berak salatu duenez, apirilaren 23an jipoitu zuten. Feury-Merogis (Frantzia) espetxean dute preso, eta erasoa miaketa baten ostean gertatu zela jakinarazi du busturiarrak. Etxeratek ere salatu egin du Ibon Goieaskoetxearen kontrako eraso hori.
Euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak azaldu duenez, «gertaera larri» horrek Goieaskoetxearen anaia Zigorri Fleuryn bertan debekatutako bisita batean dauka jatorria, ihesaldiak saihesteko tanpoiagaz izandako gaizki ulertu batean.
Gerora jakin dute Zigor Goieaskoetxeari Ibon anaia ikusteko debekua jarri diotela, sei hilabeterako. Oraindik, baina, debekuaren zergatia ez dietela argitu esan du Etxeratek, «ezta behar bezala jakinarazi ere».