Ia 826.000 euroko aurrekontua du Arratzuk; %53, inbertsioetarako
Landa Elkartegia sortu gura du herrian, gazteen artean enplegu aukerak sortzeko. Enpresa mintegi hori bideratzeko, 279.000 euroko aurrekontua dauka udalak2015erako udal aurrekontua onartu du Arratzuk, apirilaren 30ean egin zuen udalbatzarrean. Hain zuz...
Landa Elkartegia sortu gura du herrian, gazteen artean enplegu aukerak sortzeko. Enpresa mintegi hori bideratzeko, 279.000 euroko aurrekontua dauka udalak
2015erako udal aurrekontua onartu du Arratzuk, apirilaren 30ean egin zuen udalbatzarrean. Hain zuzen, 825.846 euroko aurrekontua izango dute aurten.Herritarrei zerbitzuak bermatzea, baliabideak optimizatzea eta enplegua, etxebizitzak zein ongizatea eskaintzea dute helburu onartu berri dituzten udal aurrekontuek.
Inbertsioen kapituluak aurrekontu osoaren %53 suposatzen duela eman dute jakitera udal arduradunek, eta, horren baitan jaso dute herrian Landa Elkartegia sortzeko proiektua. «Herrian enplegu aukerak sortzearen alde egiten dugu; batez ere, gazteen artean. Hala, garapen ekonomiko iraunkorraren alde egiteko lan espazioak sortu gura ditugu, gaur egungo eta biharko Arratzuren beharrizanetara egokituta», azaldu du herriko alkate Josu Olanok.
Lehen sektorea bultzatu
Elkartegi hori landa eremuko garapen ekonomikoari zuzendutakoa izatea nahi du udalak, «nekazaritza sektoreko lehiakortasunari laguntzeko, nekazal elikagaien sektorea dinamizatzeko eta gazteak baliabide naturalen transformazioagaz lotutako jarduera ekonomikoetara erakartzeko». Enpresa mintegi hori bideratzeko aurrekontua 279.000 eurokoa dela ere zehaztu du, eta Loiola auzoan egin nahi dute.
Bestelako partidak
Bidegorri sarearen atontze lanak osatzeko, bestalde, 8.500 euroko partida gorde du udalak. Busturialdean erreferentea den azpiegitura dela esan du udalak, eta mugikortasuna hobetzeaz gain, bide segurtasuna handitu duela azpimarratu dute.
Neguko bidezaintzarako, hondakinak batzeko kamioi bat erosteko eta kirol zein kultur arloko laguntzak emateko partidak ere aurreikusi ditu Arratzuko Udalak.