Gaur jokatuko dute Jai Alai kinielaren azkenengo jardunaldia
Apirilaren 2tik jokatzen dabiltzan Jai Alai kiniela amerikarraren azken jardunaldia lehiatuko dute gaur.19:00etan hasiko dira gaztetxoen neurketak, eta ordu bete beranduago jokatuko dute nagusiek. Orain arte moduan, sarrera doakoa izango da.Kadeteetan ...
19:00etan hasiko dira gaztetxoen neurketak, eta ordu bete beranduago jokatuko dute nagusiek. Orain arte moduan, sarrera doakoa izango da.
Kadeteetan zestalari hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Eneko-David, Unda-Unai, Lezamiz-Ibon, Urko-Iker eta Gorka-Aritz.
Bestalde, nagusietan, honako zestalariak ariko dira elkarren kontra: Gaizka-Oar Arteta, Urrutxua-Lekerika, Bidaburu-Elkoro, Martija-Ubilla, Barandika-Urtubi eta Roke-Xabat.
Aurtengo txapeldunak erabakita daude; Barandikak irabazi du nagusietan, eta Urkok kadeteetan. Hala ere, bigarren eta hirugarren postuak ez daude oraindik argi. Momentuz, kadeteetan, David eta Ibon dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. Hala ere, postu horiek eskuratzeko aukerak dituzte beste partaide batzuek.
Nagusietan, berriz, Lekerika doa bigarren, eta Ubilla hirugarren. Baina, kadeteetan moduan, beste zestalari batzuk ere aukerak dituzte.
Hain zuzen, lehenengo hirurentzat egongo dira sariak. Irabazleek 250 euro jasoko dituzte, bigarren egiten dutenek 150 euro eta hirugarrenek 100 euro.
Antolatzaileek esan dutenez, «polito doa kiniela, jendea hurbildu da, eta aurreko astean, esaterako, maiatzaren lehena jai eguna izan zenez, kanpoko bisitari asko egon ziren».