Etziko Joste Egunean 1.000 atxikimendu lortu nahi dituzte Ondarroan
Etzi, 12:00etatik aurrera, Joste Eguna egingo dute Ondarroako Alamedan. Ondarrutarrek hainbat oihal beteta dituzte, eta horiek josteari ekingo diote etzi, jai giroan. Atxikimendu asko lortu dituzte, eta jaiaren ostean, 1.000 atxikimendutik gora izatea ...
Alameda erdi-erdian hautetsontzi bat irudikatu dute, eta haren bueltan egingo dute jaia.
Tutore eta elkarteen artean banatuta dituzten oihal guztiak batzen hasiko dute Joste Eguna, eta horren ostean, horiek josteari ekingo diote, eskuz zein makinen laguntzagaz, «bakoitzak ahal duen modura».
Jaia kalejira koloretsuagaz amaituko dute. Musikak girotuta eta buruhandiak eta erraldoiak lagun, Beheko Kalean zehar ibiliko dira oihalak eskuetan dituztela. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta denei ere, Gure Esku Dagoren elastikoak jantzita agertzeko deia egin diete.
Ean, mahai ingurua
Ean, ostera, Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, mahai ingurua egingo dute bihar, Eskolondon, 19:00etatik aurrera.
Iñaki Zarraoa, Karmelo Landa eta Juan Karlos Goienetxea izango dira hizlariak.