Erretiratuen urteroko bazkarirako txartelak salgai daude
Urtero legez, bazkaria egingo dute Gernika-Lumoko erretiratuek. Hurrengo zapatuan batuko dira, maiatzaren 16an, eta Merkatu plazan bazkalduko dute oraingoan ere.Gernika-Lumoko Udalak antolatzen du urtero erretiratuentzako bazkaria; aurten, bederatzigar...
Gernika-Lumoko Udalak antolatzen du urtero erretiratuentzako bazkaria; aurten, bederatzigarrena. Bazkarira joan gura dutenek txartela erosi behar dute, 3 euroan, udaletxean, hirugarren adinekoen gunean, Sociedad Gernikesan eta Omago Txiki, Kepa, Auzokoa, Bake Eder edo Santanape tabernan.