Bizkaiko Herriartekoa jokatzen hasiko dira bihar zesta-punta taldeak
Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo eta Durango ariko dira nor baino nor gehiago. Gernika-Lumon eta Durangon jokatuko dute taldeek lehenengo buelta, bihar arratsaldeanBizkaiko Herriarteko txapelketa hasiko dute zesta-punta taldeek asteburuan. Lau u...
Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo eta Durango ariko dira nor baino nor gehiago. Gernika-Lumon eta Durangon jokatuko dute taldeek lehenengo buelta, bihar arratsaldean
Bizkaiko Herriarteko txapelketa hasiko dute zesta-punta taldeek asteburuan. Lau udalerri ariko dira nor baino nor gehiago: Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo eta Durango. Lau talde bakarrik izanik, esku pilota eta palakoak baino beranduago sartu dira zesta-punta taldeak txapelketan, eta finalaurrekoak jokatuko dituzte zuzenean.Bihar jokatuko dituzte lau herriek finalaurrekoak. Markina-Xemein eta Berriatua, iazko txapelduna eta azpitxapelduna direnez, lehen partida kanpoan jokatzea egokitu zaie: Gernika-Lumoko frontoian aurkituko dira Markina-Xemein eta Gernika-Lumo, 17:00etan, eta Berriatuak eta Durangok, berriz, 18:00etan jokatuko dute Durangon.
Bertoko taldeak
Partida bi jokatuko dituzte taldeek, etxean eta kanpoan. Beraz, sei partidetatik gehien irabazten dituen herriak egingo du aurrera. Kadete, gazte eta nagusien mailetan jokatzen dira Herriarteko Txapelketako partidak.
Markina-Xemeingo taldean Goitia III.ak eta Danelek jokatuko dute kadete mailan, Gandiaga II.ak eta Mandiolak gazteetan, eta Arbek eta Zabalak nagusietan.
Berriatuko kadeteak Lekube eta Lekoixe izango dira, gazteak Unax eta Jon, eta nagusiak Antxon eta Lekue.
Azkenik, Gernika-Lumoko taldean Urko Lekerikak eta Ibon Urrutxuak jokatuko dute kadete mailan, Ander Urrutxuak eta Xabat Oruek gazteetan, eta Xabi Barandikak eta Urko Lekerikak (munduko txapeldunak) nagusien mailan.