Arrantzaleek prezio hobean saldu den antxoa haziagoa arrantzatu dute
Denetara, 530 tona antxoa deskargatu dituzte Egidazu Kaian, aurreko astean baino zer edo zer gutxiago. Tamainari dagokionez, gehienbat, kiloan 33 eta 50 ale bitartekoa harrapatu duteAurreko asteagaz alderatuta, arrain kopuru txikiagoa lehorreratu badu...
Denetara, 530 tona antxoa deskargatu dituzte Egidazu Kaian, aurreko astean baino zer edo zer gutxiago. Tamainari dagokionez, gehienbat, kiloan 33 eta 50 ale bitartekoa harrapatu dute
Aurreko asteagaz alderatuta, arrain kopuru txikiagoa lehorreratu badute ere, asteon tamaina handiagoko antxoa harrapatu dute; kiloan 33 eta 50 ale bitartekoa. Tamaina dela eta, gainera, prezioek nabarmen goraka egin dute. Arrantzaleak, oro har, pozik daude izan duen prezioagaz.Kalare Deuna kofradiako arduradunek emandako datuen arabera, apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean, 530 tona antxoa deskargatu dituzte: 206 tona apirilaren 30ean, 175 tona astelehenean, 73 tona martitzenean eta 78 tona eguaztenean.
Santoña inguruan
Antxoa haziagoa Santoña (Kantabria, Espainia) parean aurkitu dute, eta eguaztenera arte hantxe inguruan ibili dira arrantzan baxurako ontziak. Atzo, arraina gutxitzen hasi zen, eta Kantabria inguruak utzita ipar-ekialderantz joan dira arrantzaleak.
Asteari dagokionez, gorabehera askokoa izan da. Aurreko barikuan bandera ipini zuten, eta «aspaldiko partez» ez zen bentarik egon. Horrez gain, eguraldiak ere ez du gehiegirik lagundu. Astelehen arratsaldean eguraldiak txarrera egin zuen, eta martitzen eguerdira arte txalupak portuan egon ziren.