50 postu eta hainbat ekintza dakartza aurten Erdi Aroko Azokak
Hamabigarren urtez, Erdi Aroko azoka tradizionala hartuko du Gernika-Lumok. Hala, gaurtik domekara bitartean, 50 saltoki eta hainbat ekintza egongo dira aukeran, merkatu plazan.Adin guztietako herritarrentzako ekintzak egongo badira ere, ondo pasatzeko...
Adin guztietako herritarrentzako ekintzak egongo badira ere, ondo pasatzeko aukera gehien umeek izango dute, tamaina handiko jolasak, erraldoiak, asto gainean ibiltzeko aukera, eskujokoak, arku tiraketa eta beste hainbat izango baitira egunotan.
Jolasez gain, hala ere, egongo da zer ikusi eta zer egin asteburuko azokan. Merkatu plazara bertaratzen direnek, adibidez, Erdi Aroko errezetak dastatzeko eta produktu ezberdinak erosteko aukera edukiko dute; hala nola, larruzko artisau-lanak, zeramikazko eskulanak, burdinagaz egindako lanak, lore lehorrak, lurrinak…
Azokaren ordutegia
Gaur bertan zabalduko dute azoka, eta domekara bitartean, egunero, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara egongo da irekita azoka. Zapatuan eta domekan, gainera, gauerdira arte iraungo duten emanaldiak egongo dira.