38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko epea zabaldu dute
Irailaren 13ra arte edukiko dute zinemagileek Euskal Zine Bileraren lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea. Euskara hutsez egiten den Euskal Zine Bilera bakarraren 38. edizioa da aurtengoa, eta jada zabaldu dute parte hartzeko aukera.Euskal Z...
Euskal Zine Bilera azaroaren 22tik 29ra ospatuko da aurten, eta euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra egongo da oraingoan ere. Euskal zinemagile eta zinemazaleen bilera da Lekeitiokoa, eta, beraz, aurten ere film asko espero ditu Lekeitioko Udalak.
Euskal Zine Bilerak bi kategoria ditu lehiaketan: amateurrena eta profesionalena. Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira.
Profesionalen kategorian 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra dira sariak, amateurrean, berriz, 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onena Saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900 euro eta Urrezko Antzarra jasoko du, eta lan amateurrak 1.300 euro eta Urrezko Antzarra.
Parte hartzeko pausoak
Euskal Zine Bileran parte hartzeko ondorengo pausoak bete beharko dira: lehenengo www.zinebilera.com orrialdean izen emate orria bete beharko da. Ondoren, Click for Festivals plataformara bideratzen du, eta bertan, kontu bat sortu, fitxa bete eta pelikula igoko da kalitate onean. Amaitzeko, lana Euskal Zine Bilerara igo behar da, bertan plataforman.
Zuzeneko informazioa jasotzeko edo zalantzak argitzeko 94-624 34 82 eta 656 72 81 07 telefono zenbakietara deitu behar da edo zinebilera@zinebile- ra.com helbidera idatzi.
EZBk 50 film baino ez ditu onartuko lehiaketan. Gehiago jasoz gero, Aukeraketa Batzordeak azterketa eta hautaketa lanak egin beharko ditu. Horretan, profesional eta amateurren arteko oreka mantendu egingo dela jakitera eman dute.