Atzo goizean goizetik hasi ziren ibilgailuak Bermeoko saihesbidea erabiltzen, 33 hilabeteko lanen ostean. Lehenengo ordurako saihesbideko bi sarreretan kokatuta dauden informazio paneletan irakur zitekeen saihesbidea zabalik zegoela. 2012ko uztailean h...

Atzo goizean goizetik hasi ziren ibilgailuak Bermeoko saihesbidea erabiltzen, 33 hilabeteko lanen ostean. Lehenengo ordurako saihesbideko bi sarreretan kokatuta dauden informazio paneletan irakur zitekeen saihesbidea zabalik zegoela. 2012ko uztailean hasitako lanaren fruitua, beraz, atzo ikusi ahal izan zuten, lehenengoz, herritarrek. Hego-ekialdetik inguratzen du herrigunea saihesbideak, eta hiru kilometroko luzera dauka. Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, egunero, 2.000 ibilgailu aterako ditu herrigunetik atzo zabaldu zuten azpiegitura berriak. Ibilgailu horietako gehienak, gainera, astunak izango direla zehaztu dute.