Uraren kudeaketaren kostua %30 murriztu dela dio partzuergoak
Busturialdeko Ur Partzuergoak 2015. urterako aurrekontua onartu du, eta erakunde horren egoera ekonomikoagaz pozik dela azaldu du partzuergoko presidente Iratxe Arriolak. Hain zuzen, kudeaketa egokiari esker, Busturialdeko Ur Partzuergoak bere kostua %...
Lamiarango araztegia ere lanean dago, bai eta Bermeoko eta Mundakako ponpaketa guneak ere.
Tarifak mantendu
Busturialdeko Ur Partzuergoaren tarifak ere egoera ekonomiko egokiaren isla direla uste du Arriolak. Dioenez, 2015ean tarifak bere horretan mantenduko dituzte. Hala, azaldu duenez, herritarrek 2012an ordaintzen zuten kopuru bera ordainduko dute 2015ean.
Eta inbertsioak ere handiak izango dira aurten: 800.000 eurokoak. «Kopuru bat aurtengo aurrekontutik izango da, eta beste bat Bizkaiko Foru Aldundiagaz adostutako akordio bati esker izango da posible».
URAgaz hitzarmena
Agintaldi honetako lorpenik handiena, baina, URA agentziagaz adostutako hitzarmena izan dela esan du Arriolak. «Sinatuta badago, eta pleguak idazten ari da orain URA agentzia. Obrak adjudikatu eta lanak udara ostean hastea aurreikusten dugu». Sukarrietako ponpaketa gunea egiteko lanekin hasiko dira aurten.