
Guzan herri plataformaren lan taldea
Xabi Ortuzar aktore gazteak gidatzen du Guzan. Bermeogaz “inplikatutako” mugimendua dela diote: “herritar gazteak, ondo prestatuak eta kreatiboak batzen ditu”. Azken urteetako eztabaida dinamikak “aldatu” gura dituztela diote, “politika egiteko modu berriak aktibatuta”. Hala, programa zarratu bat defendatu beharrean, programa “irekia eta dinamikoa” proposatzen dute.
Hiru bloke nagusi ditu Guzan plataformaren programak: kultura, ekonomia eta demokrazia. Horiek guztiak “udalak politika kooperatiboagaz landu, garatu eta hobetu gura ditugun proposamen zabalak dira, programa zarratu bat izan beharrean”.
“Ilusioa, bizitasuna eta kritika konstruktiboa” dira Guzan herri mugimenduaren oinarriak.