Onintza Enbeita eta Fredi Paia bertsotan neurtuko dira, bihar
Erdu Muxikako Gazte Asanbladak antolatuta, herriko gazte zein nagusiagoek bertso afariagaz gozatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, bi bertsolari bizkaitar izango dira afariari doinua jartzen; horietako bat herrikoa, gainera. Onintza Enbeita eta...
Ariatzako eskolan egingo dute saioa, 21:30etik aurrera. Txartelak Galtzada tabernan, Zubieta-Errotan eta Gernika-Lumoko Zaplast tabernan daude salgai, 10 euroan.