Lekeition euskararen erabilera jaisten ari dela diote datuek
Lekeitio gero eta erdaldunagoa dela erakutsi dute kale neurketa egiteko egindako 3.400 elkarrizketek. Euskararen erabilera jaisten dagoela eta, Lekeitioko Udalak kaleko hizkuntza neurtzeko eskatu zion Soziolinguistika Klusterrari. Honek, 2014ko uda eta...
Nahiz eta diskurtsoan badagoen euskararenganako sentsibilizazio handia, kaleko hizkuntzaren erabilera aztertuta, bi hipotesi ditu udalak: «Baliteke herritarren zati bati, berdin izatea euskaraz edo erdaraz mintzatzea, bi hizkuntzak menperatzen dituelako eta erosotasunez egin ditzakeelako. Hala ere, izan daiteke ere euskaraz bizi nahi duen herritargoa, egoera askotan ez izatea gai taldeko hizkuntza euskarara eramateko».
Egoera bi horiek ikusita, sentsibilizazio eta ahalduntze planak eramango ditu aurrera udalak. Herritarrak gero eta erdara gehiago egiten dutela konturatzeko ahalik eta diagnostiko zehatzena zabalduko dute. Bestalde, euskaraz bizi nahi dutenak identifikatu eta egunerokoan euskaraz bizi ahal izateko formazioa emango diete.
Bide bi horiek jorratzeko lau lantalde ari dira lanean, komertzioetako hizkuntza paisaia euskalduntzen eta kalitatea lantzen dabiltzanak, besteak beste.