Busturialdeko eskola txikiak Mundakan batuko dira bihar
Busturialdeko herri ikastetxeek Eskola Txikien jaia ospatuko dute bihar. Aurten Mundakako Eskola arduratu da jaialdia antolatzeaz. Eskola Txikien jaiaren helburuak ikastetxe desberdinetako gazteak harremantzea, eta herri eskolen aldeko oihartzuna Bustu...
Mundakako Eskolako ikasleekin batera, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako, Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeko, Natxituko (EA) Haizeder eskolako eta Muxikako Urretxindorra eskolako ikasleak izango dira.
Mundakako ikasleek harrera egingo diete gainontzeko ikastetxeetako ikasleei 10:15ean, eta familia argazkia aterako dute. Ondoren, 10:45ean, kalejiran zeharkatuko dute Mundaka.
11:15ean, berriz, 12:05ean izango den emanaldirako musika entseguak egingo dituzte. Tartean, 11:15ean, hamaiketakorako unea ere hartuko dute. 13:00etan, ikasleek jolasekin ondo pasatzeko aukera izango dute. 13:45ean, bestalde, lagunarteko bazkaria egingo dute ikasleek eta irakasleek.
Goiz guztia elkarrekin igaro ostean, Eskola Txikien Jaiaren datorren urteko testigua pasatuz amaituko da jaia, 15:00ak aldera.