
Busturiko EH Bilduren hautagaiak
Herri batzar batean onartuta, Andoni Elorrieta izango da hurrengo lau urteetarako Busturiko EH Bilduren alkategaia. Elorrietarekin batera lan egingo duten hautagaiak ere batzar berean onartu zituzten eta hamahiru herritarrez osatutako lan taldea aurkeztu dute: Andoni Elorrieta, Maria Ascension Larrabaster, Aritz Arregi, Miren Salbidegoitia, Miren Elixabete Iturraspe, Jon Andoni Urrutxua, Amaia Etxebarria, Mikel Jaio, Sonia Salazar, Gaizka Larrabaster, Maria Martinez, Gaizka Arribalzaga eta Mikel Aingeru Kortazar.