Hobaria jaso du udalak, 2014an lan istripuak %70 murrizteagatik
Aurreko urteagaz alderatuta, Bermeoko Udalak %70 gutxitu zituen 2014an bajadun lan istripuak. Hala, arrisku profesionalen kuoten %5aren gaineko pizgarria lortu duela jakinarazi dute. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, «administrazio publikoaren sekto...
Bermeoko Udaletik azaldutakoaren arabera, «udalak laneko prebentzio zerbitzuaren koordinazioagaz prebentzioaren arloan egiten duen lanaren ondorioz lortu da laneko istripu tasak murriztea». Bestalde, gutxitze horren beste arrazoietako bat udaleko partaide guztiak egiten ari diren ahalegina eta langilegoaren artean laneko arriskuen prebentzioaren kontzientziazioa eta kultura areagotu izana dela uste dute.
Langileen onerako
Prebentzioa arloan inbertsioak egiten ari direla azaldu dute udal ordezkariek, «eta emaitzak ikusten dira jadanik». Izan ere, martxan dagoen prebentzio arloko kudeaketa sistemaren ondorioz, bai langileek bai eta arduradunek ere gero-eta argiago daukate laneko segurtasuna eta osasun irizpideak betetzea euren onerako dela.
Lan arriskuen prebentzio arloan egiten ari diren lana sarituz, 7.256,84 euroko hobaria jasoko du aurten, lehenengo aldiz, Bermeoko Udalak.