Hasi dira jada ibilgailuak Bermeoko saihesbidea erabiltzen, 33 hilabeteko lanen ostean. Saihesbideko bi sarreretan kokatuta dauden informazio panelek ematen zuten informazioa.
Bermeoko saihesbidea zabalik
2012ko uztailean hasitako lanaren fruitua gaur ikusi ahal izan dute lehenengoz herritarrek. Bermeoko saihesbideak hego-ekialdetik ingurutzen du herrigunea eta hiru kilometroko luzera du. Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, «saihesbideak, egunero, bi mila ibilgailu aterako ditu herrigunetik». Ibilgailu horietako gehienak, gainera, astunak izango direla zehaztu dute.
Kamioi bat gaur goizean saihesbidetik
Bermeotik Mungiarako BI-631 errepidearen eta Bermeotik Gernika-Lumorako BI-2235 errepidearen trafikoak batzen ditu saihesbideak; Landabaso industriagunetik hasi eta portuaren ingururaino, hain zuzen ere.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.