Ertzaintzaren kontra Julia Lanasek jarritako lesio delituen salaketa onartu dute
Epaileak atzo hartu zion deklarazioa Jone Amezaga atxilotzeko polizia operazioan zauritu zuten 94 urteko emakumeari. Ertzainak identifikatzeko eta deklaratzera deitzeko eskatu duteJone Amezaga atxilotzeko polizia operazioan zauritu zuten 94 urteko emak...
Epaileak atzo hartu zion deklarazioa Jone Amezaga atxilotzeko polizia operazioan zauritu zuten 94 urteko emakumeari. Ertzainak identifikatzeko eta deklaratzera deitzeko eskatu dute
Jone Amezaga atxilotzeko polizia operazioan zauritu zuten 94 urteko emakumeak Julia Lanas jarritako salaketa onartu du Gernika-Lumoko epaitegiak. Lesio delituengatik ipini dute Ertzaintzaren kontrako salaketa, eta epaileak atzo hartu zion deklarazioa Lanasi. Familiaren abokatuak jakitera eman duenez, gainera, hurrengo astelehenean auzitegi medikuak artatuko du 94 urteko andrea.Gernika-Lumoko epaitegiak, beraz, lesio delitu bat badelaren zantzuak ikusi ditu, eta bera arduratuko da auziaren instrukzioa egiteaz. Besteak beste, akusazioak eskatu du epaileak Segurtasun Sailari eska diezaiola polizia operazioan parte hartu zuten ertzain denak identifikatzea. Familiaren abokatuak zehaztu duenez, gainera, akusazioak berak hainbat ertzainen identifikazioa eman dio epaileari, baita gertatutakoaren argazkiak eta bideoak ere. Hala, identifikatuta dauden ertzainak, bederen, inputatu gisa deklaratze- ra dei ditzala eskatu du. «Segurtasun Sailak ertzain denak identifikatuz gero ere, horiek denak deklaratzera deitzeko eskatu diogu epaileari».
2014ko abenduaren 15ean Gernika-Lumoko merkatu plazan burututako polizia operazio hartan gertatutakoa argitu gura du akusazioak, eta Julia Lanas zauritu izanaren arduradunak identifikatu.
Besoa apurtuta
Besoa apurtuta eta hankan zauriak izan zituen 94 urteko gernikarrak, polizia operazioaren ondorioz. Auzitegian jarritako salaketagaz batera, mediku txoste- nak eta argazkiak ere aurkeztu ditu familia abokatuak.
Jone Amezaga errigoitiarra atxilotzeko polizia operazioaren hurrengo egunean prentsaurrekoa eman zuten Jone Libre plataformak, Amezagaren senideek eta Julia Lanas berak ere. Azken horrek agerraldian salatu zuenez, «uste barik» agertu ziren poliziak merkatu plazan, bera erosketak egiten ari zela, «kolpeka; berdin ume zein nagusi». Horrelako momentuak gerran ere ez dituela bizi izan esan zuen: «Zoroak ematen zuten».
Lurrera Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz erori zela esan zuen 94 urteko emakumeak, eta bera babestu zuen gaztearentzako esker oneko berbak eduki zituen: «Beragatik izango ez balitz une honetan hilda nengoke».