Beharrizan «errealei» erantzuteko eskatu du Busturialdean Lan eta Bizik
Hauteskundeen ostean batuko dira Busturialdeko Industrialdea SAko arduradunekin. Gernika-Lumoko alkateagaz batzeko eskaera ere egin dute, baina oraindik ez dute erantzunik jasoBusturialdeko Industrialdea SAko arduradunen erantzuna badu Busturialdean La...
Hauteskundeen ostean batuko dira Busturialdeko Industrialdea SAko arduradunekin. Gernika-Lumoko alkateagaz batzeko eskaera ere egin dute, baina oraindik ez dute erantzunik jaso
Busturialdeko Industrialdea SAko arduradunen erantzuna badu Busturialdean Lan eta Bizi plataformak. Haiekin batzeko eskaria egin zuen, eta maiatzaren 24ko hauteskunde egunaren ostean bilduko direla jakinarazi dio elkarteak plataformari. Dena den, bitartean ere Busturialdeak konponbide bat behar duela esan du Lan eta Bizik; hala, beharrizan «errealei» erantzuteko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari.Plataformak, gainera, kritikatu egin du Industrialdea elkarteko bazkide diren Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek hauteskundeen testuingurua baliatu dutela egoera larriari irtenbidea ematerik badutela esateko. «Hiru hamarkada egon dira ezer egin barik, eta, orain, publizitatzen ari dira Malta zegoen tokian hamar milioi euro inbertituko dituztela 10.600 metro koadroko pabilioi txikiak egiteko».
Hala eta guztiz ere, Lan eta Bizik dioenez, Bizkaiko Foru Aldundiak kontuan hartu beharko luke Txaporta I eta Ibarra Bekoa industriaguneetan 25.000 metro koadroko pabilioi txikiak badaudela salgai. Beraz, Lan eta Biziren ustez, zentzuzkoagoa litzateke Ibarra egokitzea, eta, horre- tarako, Birgaitze Plan Berezia egitea.
Hauteskundeak «arazo»
Bai Eusko Jaurlaritzak, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere ordezkaritza dute Busturialdeko Industrialdea SA elkartean. Ha- la, haiekin batzartzeko eskaera egin zuen Busturialdean Lan eta Bizi plataformak, Ibarra industriaguneko birgaitze plana ez egitearen arrazoiak jakin nahi-an. Bilera hori egitea onartu dutela jakinarazi die orain SPRILUReko Administrazio Kontseiluko presidenteak, baina hautes- kunde egunaren ostean.
«Antza denez, hauteskundeak tartean izatea arazo bat da eskualde honetako amaigabeko gainbeherari behar den moduko konponbidea bideratzeko», esan dute plataformako kideek. «Edozein garai ona litzatekeelakoan gaude horrelako arazo bat konpontzeko, hauteskunde garaia bereziki».
Itxaropentsu
Busturialdeko Industriagunea SAko ordezkariekin batzartzeko itxaron egin beharra kritikatu arren, bilera horrek eman dezakeenagaz itxaropentsu daude plataformako kideak: «Suposatzen dugu, egingo dugun bilera baliagarria izango dela eskualdeko gehiengo sozial eta politikoa aspalditik eskatzen ari dena gauzatzeko; hau da, Gernika-Lumoko Ibarrako lur azalera bigarren sektorerako egokitzea».
Erantzunaren zain
Elkarte anonimoaren erantzunaren zain zirela, Birgaitze Plan Berezia idazteko ardura Gernika-Lumoko Udalak har zezakeela proposatu zuten Busturialdeko EH Bilduko alkateek, platafoma independenteetako alkateek eta Busturialdean Lan eta Bizi plataformak berak.
Ibarrako industriagunea egokitzeko pausoak eman asmoz, gainera, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñogaz bilera egin nahiko zukeela jakinarazi zuen Busturialdean Lan eta Bizi plataformak. Hala ere, diotenez, oraindik ez dute alkatearen erantzunik izan.