Bermeoko Udalak %70 gutxitu zituen lan istripuak iaz
Aurreko urtearekin alderatuta, Bermeoko Udalak %70 gutxitu zituen 2014an bajadun lan istripuak. Hala. kontingentzia profesionalen kuoten %5aren gaineko pizgarria lortu duela jakinarazi dute. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, “administrazio publikoaren sektoreakin alderatuta, Bermeoko Udaleko emaitzak onak izan dira”.
Bermeoko Udaletik azaldutakoaren arabera, “udalak laneko prebentzio zerbitzuaren koordinazioarekin, prebentzioaren arloan egiten duen lanaren ondorioz lortu da laneko istripu tasak murriztea”. Bestalde, gutxitze horren beste arrazoietako bat, “udaleko partaide guztiak egiten ari diren esfortzua eta langilegoaren artean laneko arriskuen prebentzioaren kontzientziazioa eta kultura areagotu” direla uste dute.
Prebentzioa arloan inbertsioak egiten ari direla azaldu dute udaletik, “eta emaitzak ikusten dira jadanik”. Martxan dagoen prebentzio arloko kudeaketa sistemaren ondorioz, bai langileak eta bai eta arduradunak ere “gero eta argiago daukate” laneko segurtasuna eta osasun irizpideak betetzea “euren onerako” dela.
Lan arriskuen prebentzio arloan egiten ari diren lana sarituz, Bermeoko Udalak aurton lehenengo aldiz 7.256,84 euroko hobaria jasoko du.