Aurrerak puntu bakarra lortu du Tolosaren aurkako partidan
Aurrerak ezin izan zuen Tolosa mendean hartu zapatuan. Bi taldeek gogoz jokatu zuten, baina batak zein besteak ezin izan zuen aurkariaren atean golik sartu. Bi taldeek aukerak izan zituzten, baina ez zen kalitatezko futbolik ikusi Zaldupen. Partida oso...
Xepe Gallastegiren mutilek irabaztera irten zuten zelaigunera, eta baloiaren jabetza eurena izan bazen ere, ez zuten aurkarien arean sartzeko aukera handirik izan. Tolosak atzea indartuta jokatu zuen, eta atzeko aldea ondo ixten jakin zuten.
Tolosarrek ere aukera gutxi eduki zituzten, eta erasorako aukeraren bat edo beste izan bazuen ere, atzelari ondarrutarrei arazo gutxi sortu zizkieten.
Emozio askokoa
Aurrerak zapatuan berdinketa lortu bazuen ere, ez zuen esku hutsik amaitu partida. Asko sufrituta, baina puntu bat gehitzea lortu zuten ondarrutarrek. Itxura guztien arabera, azken jardunaldira arte ez da emoziorik faltako ohorezko mailan.
Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta dira bakarrik, eta hirugarren mailara igotzea ez da behar erraza izango. Aretxabaletak asteburuan Elgoibarren aurka garaipena lortu ostean, Aurrerarekiko zuen desabantaila gutxitzea lortu du, eta liderrak baino bost puntu gutxiago ditu.
Oñatin jokatuko du Aurrerak domekan, eta Aloñamendiren aurka hiru puntuak irabaztera aterako da zelaira.